
Egilea: William Shakespeare
Zuzendaritza: Declan Donnellan
Antzezleak: Alexander Arsentiev, Alexey Koryakov, Mikhail Zhigalov, Vsevolod Boldin,
Anton Shurstov, Mikhail Dementiev, Alexander Feklistov, Igor Teplov, Dmitri
Shcherbina, Igor Yasulovich, Alexei Dadonov, Sergey Demidov, Ilia Ilyin.
Antzerki isabeldarraren ohiturari jarraiki, Noche de Reyes-eko zuzendari Declan Donnellanek hamalau gizon erabiltzen ditu, bai gizonezkoen bai emakumezkoen paperak egiteko. Zainduriko eszenaratzea, zuri-beltzean diseinatuta, antzezleen bizipenak nabarmentzeko helburuarekin, aurretik finkaturiko gidoia duten pertsonaietatik haratago. Donnellanek gustu eta maisutasun handiarekin tratatzen du gai hau, lehen zatian dolumina eta heriotza gailentzen direlarik eta bigarrenean, aldiz, amodio eta poztasunaren txanda delarik. William Shakespearen komedia erromantikoa bost ekitaldietan, errusiar jatorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpitituluekin.
