
Zuzendaritza: Michel López
Antzezleak: Garbiñe Insausti, Rita Barber, Ana Morgade, Luis Cao, Roberto
Saiz, Mario Quiñones, Martín Caló
Publikoak zer gertatuko den erabaki dezakeen historiako lehenengo musikala da Musicall. Gauero ikusleek emanaldi bakarra eta errepikaezina egingo duen argumentua proposatuko dute. Ikusleak SMS bat bidali beharko du proposatzen zaion telefono zenbakira eta eszenatokian dagoen pantailan agertuko da gaia, beste ikusleek proposatutako gaiekin batera. Sistema informatikoak gaietako bat aukeratuko du. Ondoren, antzezleek eta musikariek segundo batzuk baino ez dituzte funtzioa prestatzeko.
