
Egilea eta zuzendaria: Natalia Monge
Antzezleak: Pilar Andrés, Helena golab, Izaskun Santamaría
Lilas antzezlanak, umoretsu, emakumeen hormonak ditu hizpide: adoleszentzia, amatasuna, menopausia eta, batez ere, hilekoaren aurreko tentsioa (TPM). Objektu-emakumeak, kontsumitzaile konpultsiboak, divak, samurrak, basatiak…Egun sentiberak eta egun are sentiberagoak. Maitagarri garrantzitsuak, aldarte hutsak. Tentsioak, koloreak, aire gabezia, libidoa gora, libidoa behera…Emozioen errusiar mendia, sumendia…
