Euskera | Castellano
14 dFERIA - San Sebastián - Del 8 al 12 de Julio

"Hnuy illa..."

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Antzezleak: Jon Maya, Alain Maya, Enero Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena,
Vanesa Castaño eta Nerea Vesga

‘1937’ eta ‘Otehitzari Biraka’ ikuskizunen ondotik, udaberri honetan Kukai Dantza Konpainiak eta Tanttaka Teatroak ikuskizun berria aurkeztuko dute.
Aurreko lanetan hartutako norabidean aurrerapauso bat emango dute, gizakien arteko harremanak oinarri hartuta. Amodioa, desamodioa, bakardadea, erbestea… Poesiak zipriztindutako ikuskizuna izango da. Dantza lengoaia nagusia izanda ere, dantzarien mugimenduak poesia izango du bidelagun. Ez edozein poesia, gainera. Izan ere, Joseba Sarrionandiaren testuak izango dira Kukai eta Tanttakaren ikuskizun berriaren ardatz. Ikuskizun poetikoa, beraz, dantza eta musika sujerenteen bidez azalduta. Ikuskizuneko musikaren egilea Iñaki Salvador izango da eta koreografoa Jon Maya.

Itzuli «

Donostia Kultura 2008 ©Copyright dFERIA2008