
Konpainia: Glu-Glu producciones
Ikuskizuna: Todos nacemos vascos
Egileak: Galder Pérez y Eloi Beato
Zuzendaria: Eloi Beato
Jatorria: Euskadi
Lola, Jabugoko txurrogilea, hil egin da eta Zerura iritsi da. Bertan, harri eta zur geldituko da guztiak, bera barne, euskaldunak direla ohartzen denean. Lolak, zeruan den bitartean, ukatu egingo du behin eta berriz euskalduna dela. Hori dela eta, ”Egokitze Prozesua” pasa beharko du ezinbestean, bere euskalduntasuna baieztatzeko.
Erritmo bizian, hainbat egoera komiko gertatuko dira, eta horietan ikusi ahal izango denez, ez dago historiako garairik, ez eta munduko pertsonarik ere, euskaldunekin loturarik ez duenik. Ustekabeko egoeraz beteriko bidaia dibertigarri honen ondoren, ezingo du nabarmen geratu dena ukatu, eta baieztatu egin beharko du bera ere euskaldun jaio zela.
