
Konpainia: Pok Produkzioak y Théâtre du Rivage
Ikuskizuna: Solisterrae
Egilea: Sobre una idea de Pascale Daniel-Lacombe y Pascal Gaigne
Zuzendaria:Pascale Daniel-Lacombe
Konpositore batek eta eszena zuzendari batek erabaki dute musikaren, irudiaren eta emozioaren inguruan batzea. Narrazio bat berrasmatzeko nahiak bultzatuta, hamar aktorek osaturiko dramaturgia kolektiboaren forma bilatzaile bihurtzen dira, Pascal Gaigneren musikaz inguraturik.
Bi aingeruk, bere musikaren bektore, bakardadezko lurralde bat bisitatzen dute non bizitza puskak gurutzatu eta elkarrekin bizi diren. Solisterraek kreazio miresgarria proposatzen du; honek, ibilbide musikal batekin, pertsonaia, irudi edo testuak bizi diren unibertsoetara eramaten gaitu. Antzerkiak, “ikusten den, begiratzen den tokiak”, munduari itauntzeko motore eta hizkuntza bezala erabiltzen du musika kasu honetan. Ikuskizuna bat-bateko istorioen nahasketa batez osatua dago, non egungo gizon eta emakumeek gizateria gurutzatuen fresko bat marrazten duten.
