12 Antzerki  Feria de Teatro

Programazio Aurrerapena 2006:

Arte bira

Kale-antzerkiaren esparruko Nazio Batuak Donostiara iritsi dira. Old School Funky Family fanfarreak munduko bazter ezberdinetatik iritsitako artistarik onenengana eramango gaitu. Publikoak abiapuntua eta ordua baino ez du jakingo; ibilbidea eta ikuskizunen kokapena, ibilian soilik ezagutuko ahal izango ditu.

Donostiako kaleetan honako artista hauek kokatuko dituzte beraien arte-enbaxadak:

AVANTI DISPLAY
“Mr Lucky's Party” (Reino Unido)

Tea hartzen duten bitartean, bikote batek festa bat ospatzen du. Txapelak, tarta bat… agertzen dira, baina hala eta guztiz ere, plater bakoitzarekin eguraldia geroz eta gehiago okertzen da eta umore ona desagertu egiten da. Avanti Displayren estiloari jarraiki, bat-bateko bira arraro eta ikusgarri batekin ematen dio amaiera saioari!

YUKIKO NAKAMURA
“ Volte-Face” (Japón)

Denborak gorputza garraiatzen du. Urrutira eramanez, gertura ekarriz. Dantza are bakartiagoa izan daiteke. ¿Benetan paregabea? Dantza. Bere gorputzarengatik, bere keinuengatik existitzen da Yukiko Nakamura. Mundu honetako ebidentzia bakarra, dantza.

TR ESPACE
“Rencontre D” (Suiza)

RencontreDk eguneroko istorioa kontatzen digu, leku guztietan dagoena eta, era berean, apartekoa: bizitza bera. Kontua bilatu eta aurkitzea da, haserretzea, borrokatzea eta maitatzea, bakezkoak egitea, harritzea. Ez da hitzen bidez azaltzen, baizik eta dantzaren bidez, diaboloa aitzakia bezala erabiltzen duen malabar geldoa; kontrabaxuaren inguruan egindako maitasunezko desfilea.

LES OBJETS VOLANTS
“Les objets volants” (Francia)

Malabarren ikuskizuna, gomazko pilota eta beirazko pieza, zilindro, plakekin. Pilotek grabitatearen indarrari aurre egingo diote, momentu batez hegan egiten dutela pentsaraziz.

GIRISHO
“Girisho” (Reino Unido)

Girisho Gordonek aireko ikuskizuna sortu du, artistei airean zintzilik jarrita eusteko nahikoa gogorrak diren jantziekin.

BARCELONA RHYTHM & TAP
“BRT” (Cataluña)

Indarrezko ikuskizuna; bertan konbinatzen dira mugimenduen ikusgarritasuna, inprobisazioa eta sentimenduak adierazteko naturaltasuna, publikoaren konplizitatea lortzeko helburuarekin.

LEAPING LOONIES
“The Leaping Loonies” (Australia)

Ikuskizun fisikoen eta pelikula mutuen tradizioetara hurbilduz, The Leaping Loonies-ek bere ikuskizunera bildu ditu itzulipurdiak, kulunka, saltoak eta taldeko akrobaziak, baita ere beste hainbat zirku mota, hala nola malabarrak, pailazokeriak, unizikloa eta suzko malabarrak.

ANE MIREN
“No me mires que me quiebro” (CAV)

Ane Mirenen magiak harrapazten gaitu bere pasio energia eta bere gorputz lengoaia fin eta gozoa kontrajartzetik jaiotzen delako. Bihurkari eta jarrera ezin zailagoak bizkaitar honen eskutik.



Donostia Kultura 2006 ©copyright | Antzerki Feria de Teatro 2006