
Konpainia: Ron Lalá
Ikuskizuna: Mi misterio del Interior
Egileak: Juan Cañas y Álvaro Tato.
Zuzendaria: Yayo Cáceres
Jatorria: Madrid
Dagoeneko zenbait sari jaso duen Ron Lalá konpainia gazte eta freskoak musika eta umorea –umore asko– bateratzen dituen ikuskizun harrigarri eta jostaria aurkezten digute. Euskadira lehen aldiz datorren “Mi misterio del Interior” antzezlanak koktel-ontzian nahasten ditu nortasun-arazoak dituzten bost aktore eta musikari; umore bizkorrezko zorrotada eder bat; zuzeneko antzerkia eta musika; eta kopeta galanta.
Bat egiten dira barrez lehertzeko moduko sketch-ak, abestiak, testu originalak eta umore lotsagabea; guztia kabaret surrealista baten erritmoan. Nortasunaren inguruko ikuskizuna dugu, ikuspuntu ezberdinetatik eta gaur-gaurko arazoen bitartez ikusia, hala nola, ongizatearen estatua, etxebizitza, giza harremanak, telebistako lehiaketak, litronak, psikoanalisia, dirua, ohiturak, kultura…
