
Konpainia: Glu-Glu producciones
Ikuskizuna: Los 3 cerditos
Zuzendaritza: Galder Perez
Jatorria: Euskadi
Glu-Glu taldeak Hiru txerritxoen istorian oinarritutako antzezlana aurkezten digu. Hiru eta bederatzi urte bitarteko haurrei zuzendutako muntaketa hau ipuin klasikoan oinarrituta dago, eta egungo haur-girora egokitu ditu hiru pertsonaia dibertigarri eta zoragarri hauen abenturak.
Historia honen bidez, laguntasunaren garrantzia azpimarratzen da eta algarak, koloreak eta musika ezinbesteko osagaiak ditu.
