
Konpainia: Albert Plá y Judit Farrés
Ikuskizuna: El malo de la película
Egilea:Albert Plá
Zuzendaria:Albert Plá
Jatorria: Cataluña
Albert Plá garratz, polemiko eta zorrotza Donostiara iritsi da ikuskizun multimedia batekin. Ikuskizun honetan, izan ere, antzerkia, zinema eta, nola ez, zuzeneko musika uztartzen dira. Ikuskizun hau aurkezten den bigarren aldia izango da, estreinaldia Euskadin, eta kolaboratzaile izan ditu, besteren artean, Juanma Bajo Ulloa, Joaquím Jordá eta Isabel Coixet.
Albert Plák enpresa multinazional baterako lan egiten duen abokatuarena egiten du. Abokatu honek bere gain du ezkutuko landa-ingurune idiliko bat industrialde bilakatzeko zeregina. Autoan doan bitartean, hainbat pentsamenduk asaldatuko dute, eta horiek zehaztuko dute historiaren garapena. Judit Farrésekin batera konposatutako eta Albert Pláren zuzeneko abesti berriak dituen soinu-bandarekin osatutako ikuszkizuna.
