
Ekoizpena: Teatres de la Generalitat Valenciana
Ikuzkizuna: El amor del ruiseñor
Egilea: Timberlake Wertenbaker
Zuzendaria: Jorge Picó
Jatorria: Valencia
Donostian estreinatuko da lehen aldiz Generalitat Valencianak ekoitzitako El amor del ruiseñor ikuskizuna. Muntaiaren egilea, New Yorkeko Timberlake Wertenbaker, Iparraldean hazi zen, eta berak azaldu duenez, obra honetan islaturik agertzen da bere bizitzako aldi horren eragina. Ikuskizun handi honetan hainbat artistak hartzen du parte, eta Filomelaren zoritxarreko historian oinarritzen da. Tereok, izan ere, bortxatu eta mihia moztu zion Filomelari, baina ezin izan zuen galarazi azken honek ekintza basati haren berri ematea. Filomelaren garaipena egiaren, artearen garaipena da. Izan ere, zer da mitoa, nahi ez den egia baten irudi baztertua eta denboran zehar islatzen dena ez bada?