
Konpainia: Idoia Zabaleta y Filipa Francisco
Ikuskizuna: Dueto
Egileak: Idoia Zabaleta y Filipa Francisco
Jatorria: Euskadi
Dueto Idoia Zabaleta euskal koreografoaren eta Filipa Francisco lisboarraren arteko lankidetza-proiektua da. Bertan gorputza idazketarekin, lurraldeekin eta urruneko harremanarekin lotzen da. Hamaika hilabetetan zehar, bi koreografoek eskutitzak igorri dizkiote elkarri, bata bestearen iruditegian sartzeko metodo gisa. Eskutitzak, hauen itzulpenak, eta hilabete hauetan pilatutako interpretazio eta asoziazioak gorputzari transkribatzeko material bilakatu dira, gidoi edo partitura bat osatuz, bakoitzaren interpretazioaren eraginarekin. Honela, forma helikoidaleko fikzio- eta errealitate-bilbe bat eratu dute.
