
Konpainia: Agerre Teatroa/Teatro en un claro del bosque
Ikuskizuna: Chicas bonitas, alegres maizales
Egilea: Maite Agirre
Zuzendaria: Maite Agirre
Jatorria: Euskadi
Agerre Teatroa euskal konpainiak gaurkotasun handiko gaia aurkezten digu; inmigrazioa eta kulturen arteko topaketa. Eta gai hau beste gai unibertsal batekin batera aurkezten du; belaunaldien arteko talkarekin. Hori guztia apaintzeko Freenetic taldearen zuzeneko musika izango da. Talde honek funky-a eta pop rock-a uztartzen ditu hip-hop ukitu batzuekin.
Elkarri begiratzen eta desafio egiten dioten bi kultura aurrez-aurre. Hiriko merkatuan fruituak eta barazkiak saltzen dituen euskal emakume bat alde batetik, eta merkatu berean bere musika saltzen duen gazte afrikar bat eta honen rock eta funky taldea bestetik.
Alde batetik, fruitu heldu, alai eta sentsualaren zapore gozoa; eta bestetik, fruitu fresko, gazte, garratz eta minaren zaporea. Merkatu honetan, protagonistek beraien baladak abesten dizkigute, beraien musika-unibertsoan murgiltzen gaituzte, hainbat kultura eta ahots elkartuz kolore anitzeko orkestra batean.
