
Konpainia: Ciento Cincuenta Cuerdas / Blanca Arrieta
Ikuskizuna: Efecto mariposa y Silvery Snot
Egileak: Blanca Arrieta y John Scott
Zuzendariak: Blanca Arrieta
Jatorria: Euskadi
El efecto mariposa ikuskizunean Blanca Arrieta koreografoak gogoeta egiten du oreka bilatzeko egiten dugun saiakera hutsalari buruz, jokabide-arauez betetako gizarte-ordena honetan; gaizki, oso gaizki, erakutsi baitigute gizaki gisa behar duguna, gure izatetik urrunduz pixkanaka. Bigarren obrak, Silver Snot-en estreinaldiak, hiru gizon aurkezten dizkigu, egoera arruntetik, haritza baino gogorrago izatetik, eraldatu eta bilakatu nahian, eta egoera intimoagoa eta arinagoa lortu nahian, mugimendua erabiliz mezu gisa.
