
Egilea: Javier de Dios López
Zuzendaritza: Fernando Bernués
Antzezleak: Naiara Arnedo, Vitoria Rogado, Jose Kruz Gurrutxaga, Asier
Hernández
Mobbinga, lan-munduan jasaten den jazarpena, enpresa munduan oso ohikoa den bortizkeria estalia… gai horiexek jorratzen dira muntaia honetan. Testuak lan-jazarpena jasan duten biktima askok bere buruari egindako hainbat galdera planteatuko dizkigu: zein da duintasunaren prezioa? zer jasateko prest nago, nire lanpostuari eutsi ahal izateko? Eta abar eta abar. Era berean, bizi dugun gizartearen erretratua egiten digu antzezlanak: balorerik gabea da, ia-ia protestarik egin gabe eroso bizitzen erakutsi digu eta besteez arduratzea zentzugabetzat jotzen du.
