
Egilea eta zuzendaria: Romina Paula
Antzezleak: Pilar Gamboa, Esteban Bigliardi, Esteban Lamothe
Antzezlanak zenbait urte pasa ondoren berriro elkartzen den familia-hirukote baten istorioa kontatzen du. Eta beti bezala iragana itzultzen da (etorkizuna ere bai), nahiz eta interesgarriena hondartzako etxe batean Marianak, Colok eta Nachok igarotzen dituzten egunei erreparatzea den. Ikuskizun intimista da eta eszenan sortutako tempoak ikuslea mundutik kanpo dagoen beste errealitate batera eramaten du, pertsonaien arteko benetako gatazka erraztuz.
