Ekain Olaizola donostiarra, bere Backstagearekin - Parisko Cartoucherien ateratako irudia -, "arte eszenikoen eguneroko bizitzari eginiko omenaldia egin izan nahi du".
Sektoreko agente ezberdinen arteko topaketa erraztu, harremanak bideratu eta sinergiak piztea da helburua, modu horretan ikuskizunen kontratazioa, banaketa eta promozioa bultzatu ahal izateko.
Programazioa
Astelehena Martxoak 12.
20:30. Victoria Eugenia Antzokia.
programazioa
Asteazkena Martxoak 14.
20:00. Victoria Eugenia Antzokia. Estreinaldia EAE.
vimeo
Hemen duzue aurreko edizioko laburpen bat.
dFERIAko webgune berria martxan dago. Bertan, programazioa eta aurtengo edizioari buruzko nobedade guztiak aurkituko dituzue.
www.dferia.comJoan den astean, urtarrilaren 26an, aurkeztu zen dFERIA 2012. Gaur otsailaren 12ra bitartean sarrerak 5 eurotan eros daitezkeela gogoratu nahi dugu. Era berean, aipatu nahi dugu Donostia Kulturaren youtubeko kanalean jarri ditugula ikuskizunen berri ematen duten 15 bideoz osatutako zerrenda.
Gaur, dFERIAko XVIII. edizioa aurkeztu da, Donostiako Arte Eszenikoen feria. Aurtengo martxoaren 12 eta 15a bitartean, Imanol Larzabal aretoak ( Lugaritz K.E.), Gazteszenak ( Egia K.E.), Intxaurrondo K.E.ak, Antzoki Zaharrak, Victoria Eugenia antzokiak eta bere Club Aretoak, antzerkia eta dantza programazio harrigarri, berritzaile eta erakargarria aurkeztuko dute.