*
Ordutegia
10:00-15:00
16:00-20:00 (uztailak 9 21:00 arte)
*
Bar
22:00-05:00
Harreragunean erantzuten zaie konpainia, banatzaile, programatzaile eta
komunikabideen galde-eskakizunei. Hilaren 9tik aurrera Antzerki Feriako
materiala banatuko da. Gure azafaten bitartez, nori zein hotel dagokion
eta autobusen ordutegien berri jakin daiteke. Gainera, Feriari buruzko informazioa
bertan diren ordenagailu eta kutxatiletan aurkitu ahal izango da egunero.
Hauxe izango da topalekua Ferian parte hartzen duten guztientzat eta, beraz,
kafetegi eta musika zerbitzuak ere izango dira bertan.
*
Prentsaurrekoak
San Jeronimo kalea (Ekitaldi Aretoa)
Tel.: 943 481183
E-posta: antzerki_prensa@donostia.org
Prentsaurrekoak goizetan izango dira, San Jeronimo kalean, hasi asteartean (hilaren 8an) eta larunbata (hilaren 12a) arte. Egunero bidaliko zaizkie deialdiak akreditaturiko komunikabideei.
*
Standak
Kursaal (Zurriola pas.)
Aurten Artez eta Tabula Rasa argitaletxeek beren standak jarriko dituzte Kursaal Batzar Jauregi eta Auditorioan.
Ordutegia: ikuskizun bakoitza baino minutu batzuk lehenagotik.